Andre kaleari

Erabiltzailearen aurpegia Antton Garin Etxenike 2015ko ots. 27a, 01:00

Dira hirurogei ta hamabi urte
naizela hemen jaiua
ta geroztikan Andre Kalea
izena ez dut ahaztua.
Ta bi urtekin hemen emanun
lehendabiziko pausua.
Oraindikan nik nola ahaztu
amak neri esandakua
galtzen bazera Hernanin esan
zarela Andre Kalekua.
Baziran lau o bost sagardotegi
Andre Kaleko partian
botila hartuta sagardo bila
gustora aman esanian.
Emakume bat zan eserita
zerbitzen upel aurrian.
Kanillatikan geratu gabe
sagardo ta bertso batian
geroztikan ne bertso eskola
izan da upel tartian.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!