Joan den otsailaren 5ean, Euskal Hiria eta Orain, Podemos – Ahal Dugu-ren bi hautagaien zerrenden aurkezpenean egon nintzen, Hernaniko taldeak Biteri Kultur Etxean prestatutakoa. Nahiz eta entzundako hitzaldiak eta proposamenak benetan interesgarriak eta berriak izan, ez zen jende gehiegi gerturatu.
Laster beste Hiritar Asanblada bat deituko dute, eztabaida eta partaidetzarako gune bat ahalbidetzeko. Bertan, esan dutenez, proposamenak, lan-talderako laguntzak eta hurrengo hauteskundeetarako hautagaien aurkezpenak egiteko aukera egongo da.
Nahiz eta seguraski gai bakarra egon ez, gai nagusia hauteskundeetan parte hartzeko gainditu behar diren zailtasunak azaltzea izango da. Auzo mugimendutan izan garen askok dakigunez, gure esfortzuak mugatzeko ahalegin etengabean ari dira boteredunak, baina geure ilusioak bere horretan jarraitzen du.
Hauek dira legeak eskatzen duenaren xehetasunak: konpultsatutako 500 sinadura, 20 egunetan baino ez jasotakoak. Aldaketa sozialean itxaropenik badezue, eta gaur egungo politikariak gure ordezkari ez direla uste baduzu, proiektu honetan lan egiteak pena merezi duela seguru nago.
Ahal Dugu Hernani ostegunero biltzen da Biterin, gai eta betebehar ugari jorratuz (zaratak, trafikoa, mugikortasuna, presoak, hiri garbiketa, gizarte-baztertzea, pobrezia energetikoa, etxebizitza sozialak edota zaborrak, besteak beste), hauen artean labainenak direnek sortzen duten aburu aniztasuna onartuz eta aprobetxatuz.
Haserretik baikortasunera pasatzeak lan taldea eta hiritartasunez jokatzea eskatzen du, ez bakarrik botoa. Ez dugu inoiz geure aurrean dugun aukera izan, eta horrela ulertzen dugu batzuk Hernanin. Nahiz eta aurretik ezagutu ez, garrantzitsuenean bat etorri gara: aldaketa beharrezkoa dela, eta horretarako talde lana bultzatu behar dugula.
Aurreneko asanbladan gertatu zen bezala, hontakoan ere itxaropenak pertsona askoren emozioak gaineztu ditzan espero dut…bai, ahal dugu.