Atez atekoaren gezurra pelota haundi bat bihurtzen ari da. Hernanin 2010eko maiatzaren 9an hasi zen bueltaka, eta aurretik ere, bueltak emana zen. Pelota haunditzen eta haunditzen ari da, elur bola bat balitz bezala.
Atez atekoaren pelota gizentzen ari den azkenaurreko gezurra Bilduko eliteak egiaztatu zuen. Esan zuten Europa ez zela ikertzen ari formazio honek martxan jarri/inposatu duen hondakin bilketa eta tratamendua.
Honen aurrean, datu errealek dute pisua. Edo EAJko europarlamentaria den Izaskun Bilbaori, Karmenu Vellak, Europako Ingurumen Komisarioak, eman dizkion erantzunak. Bilbaok Vellari galdetu dio ea Europako Ingurumen Batzordeak ba ote dakien Bildu ez dela Gipuzkoako hondakinen plana betetzen ari. Bilduk Gipuzkoan inposatu nahi duen plan alternatiboaren berri eman al dien ere galdetu dio Bilbaok. Galderen artean dago, baita ere, ba ote dakiten gipuzkoarrei honek suposatuko dien kostua. Izan ere, orain arteko plana bertan behera geratuko litzateke, eta baita Batzar Orokorrek onartutako proiektuak ere. Vilarren erantzunak ez du zalantzarako tarterik uzten. Honakoa da emandako erantzuna:
2008/98/CE Direktibako 30. artikulua hondakinen ingurukoa da. Artikuluak dio, Gipuzkoako hondakinen plana 2008koa dela, eta hau behar bezala ebaluatu eta berrikusi behar zela 2014a bukatu baino lehen. Gaur egun Batzordea gai hau ikertzen ari da. Batzordeak ez du tratamendu planta eraikitzeko proiektua bertan behera uzteak izan duen kostearen inguruko informazio zehatzik; eta ezta ere, Gipuzkoako balorazio energetikoaren inguruko informazio zehatzik.
Hau da, Exekutibo Komunitarioa Gipuzkoako Diputazioa ikertzen ari da. Arrazoia da, Diputazioak ez duela 2014 bukaeran hondakinen plana berraztertu izanaren informaziorik eman.
Gezurra behin eta berriz esateak ez du egi bihurtzen. Geroz eta denbora gutxiago falta da Hernaniko eta Gipuzkoako kaosarekin bukatzeko.