Hernaniko institutuko batxilerreko lehenengo mailako ikaslez osatutako talde bat gara, gure izena: Liletak. Berdintasunean dugu oinarria eta gai hau aktiboki lantzen dugu. Gure helburua denok begi berdinez begiratuak eta modu berdinean ikusiak izatea da, hau da, garen bezala ikustea besterik ez, BERDINAK.
Gure bizilagunekin ere landu nahi dugu, herri mailan zein probintzia mailan, eta zergatik ez, baita nazio mailan ere.
Hau egi bilakatzeko besarkaden argazki bilketa masibo eta herrikoiari ekin diogu, tratu txarrak jasaten dituen emakume bakoitzarentzat argazki bat lortzea helburutzat hartuz. Hortik dator gure hashtagaren izena, #BilioiBatBesarkada, tratu txarrak jasaten dituen emakume bakoitzarentzat bat. Jakin, Facebook, Twitter eta Instagram bidez erabil daitekeela hashtag hori.
Horretarako, Stop txartelak egin ditugu (Stop Indarkeria!), hauek munduari bira eman diezaioten gure besarkaden energia erabiliz. Txartela jasotzen duen orok edonori besarkada bat eman eta une horri argazkia ateratzea nahi dugu eta ondoren, txartela besarkatutako pertsonari eman eta honek txartelaren bidearekin jarraitu dezan nahi dugu, ekimen honi amaiera eman gabe.
Dena den, ez larritu txarteltxoa ez baduzu, gurekin parte hartzea erraza da eta. Argazkia gure hashtagean partekatzearekin laguntza handia da guretzat. Gainera, proiektu bat dugu biharko, Besarkada masiboa izenekoa. Aste bat falta da gure helmugarako, beraz, orain da unea bilketa masiboarekin hasteko eta bilioi bat argazki lortzeko. Hau baino hasiera hoberik ez dago!
Zalantzarik edukiz gero, jarri gurekin harremanetan liletakhernani@gmail.com-en. Lagunduko diguzuelakoan agurtzen gara. Besarkada bat.
Eider Oruezabala Mateos eta Sara Otaegi Ugartemendi
Liletak Hernani taldea