Luis Intxauspe alkateak Kontratazioetarako Udal Araudia bete gabe kontratatzen segitzen du. 2014ko urritik, publikoki denuntzia egin genuenetik, kontratu gehiago egin dira, 15.932,51 eurokoak.
EAJ eta H1!ek alkateari eskatzen diogu zintzotasuna; ez badauka asmorik kontrataziorako udal araudia betetzeko, eskatzen diogu Plenoan duen gehiengoa aprobetxatu dezala, eta araudia aldatu dezala.
Guztiz hipokrita da harrokeriaz publikoki esatea kontratazio araudia betetzen duela, eta gero, behin eta berriro, kontratazioak sinatzea, nahiz eta kontu-hartzaileak eta kontratazio teknikoak ohartarazi ez dela betetzen ari Plenoan onartutako udal araudia.
Kontuan hartuta Luis Intxauspe buru duen Gobernu Taldeak duen afizioa gainontzekoei azalpen eta zuzenketa publikoak eskatzeko, EAJk eta H1!ek ere eskatu egiten dizkiegu. Izan ere, aipatutako kontratazioak ez zaizkigu iruditzen ez zintzoak, ez gardenak, ez etikoak, ez eta eraginkorrak ere.