"Gobernu zitala-Estatu zitala" kontzeptua gaur egun erabiltzen da izendatzeko, besteren artean, hiritarrak kaltetzeko ekintzak egiten dituztenak (Mario Zubiaga, 12/11/27, Gara, 9garren orrialdea).
Kaxkoan bizi garenok eta kale hauetan zehar paseatzea erabakitzen dutenek ikusten dugu, entzuten dugu eta sentitzen ditugu ekintzak, esanak eta ikuskizunak, gure kaleetan gertatzen direnak Txotx denboraldian eta urteko beste hainbat asteburutan. Hauek ezinezkoak lirateke ez balute zuen, udal agintarien kolaborazioa edo onespena.
Gure herriko Gizalegezko Ordenantza ez beteta hartzen duzuen Intsumiso portaera seguru aski delitu da, eta horrekin, kaltetuak sentitzen garen herritarrak jasotzen dugu tratu arbitrarioa, salbuespenezkoa, krudela eta ankerra, gure eskubideak zehazten dituzten legeak bortxatzean.
Horregatik guztiagatik, nire uste apalean, Gobernu zitala izendapena merezi duzue.
Aipatutako gaietan hartzen dituzuen erabakiek kaltetzen gaituztenok ekintza publiko zital baten biktima gara. Oportunismo politikoagatik mantentzen den ekintza bidegabea.
Gure kasuan, eszenatokiak bi dira, eta zuen eta gure arteko indar erlazioa alderantzizkoa da. Herritarrak indartsuak gara horietako batean; gure eskubide eta eskakizunak babesten dituen legedian, eta agintariek betearazi behar duzuen horretan. Bestalde, zuenean ahulagoak zarete; izan ere, argumentu legitimorik ez duzue demokratikoki defenditu ezin den posizioari eusteko.
Ez zenukete ahaztu behar guretzako, bertan bizi garenontzako, aldeko eszenatokia dela eraikuntza demokratikoa eta hiritarrenganako errespetua. Zuen hauteskunde programa eta demokraziarekiko zuen konpromisoa kontuan hartuta, orain arte egin duzuen lanak ez du zoriontzeko arrazoirik ematen. Zuen irudi positiboa berreskuratzea ahalbidetu lezakeen ilusio kolektibo bati esker konpentsatu daiteke, egungo araudia betetzeko zuen eginbeharrei erantzuten hasiko bazinate. Baina gaur egun ez da horrelakorik ikusten. Hau izan daiteke konponbide duin baterako biderik errazena, bi aldeei bizitzea tokatzen ari zaigun gatazka honen ondorioetarako.
Ez onartu zitalkeriarik, datorren tokitik datorrela (eta honek ez du zerikusirik helburu politikoekin, izan soberanistak edo unionistak). Hernaniar guztiei eragiten digu. Dezentzia eta gizatasun kontua da.
Prebarikatu: gure herrian indarrean dagoen Ordenantza ez betetzea delitu izan daiteke.
Dirua bidegabe erabiltzea (malversacion): diru publikoa administratzeko ardura duenak modu desegokian gastatzea. Txotx denboraldian, diru publikoa gastatzea antolakuntzan eta festan, azken batean, inguruko ostalari bakan batzuei bakarrik egiten die mesede, eta inguruan bizi diren asko kaltetzen ditu.