Eskutitz irekia KUTXABANK banketxeari
Aspaldi itxi zen Zinko-enean zegoen KUTXA. Eta Plaza Berriko KUTXABANKen langileak kendu dira. KUTXAn bazegoen ateratzerik dirua, baita 300 euro baino gutxiago ere. KUTXABANKen kajero automatikoa erabili behar da.
KUTXAn ez genuen kolarik egin behar. KUTXABANKen bi kola egin behar ditugu zutik, zenbakiak emateko aparatua kendu egin dutelako. Gainera, aulkiak kendu dituzte, eta jendeak ez dauka esertzerik. Zenbakien aparatua kendu, esertokiak gutxitu eta kola zutik egitera behartu gaituelako, KUTXABANKek alferrikako enbarazua eta sufrimendua besterik ez die sortu bezero guztiei. Baina, batez ere, sortu die zaharrei, lagunduta joan behar dutenei, makulua behar dutenei, zainak puztuta dutenei, haurdunei, ibiltzeko zailtasuna dutenei, gaixoei... Alegia, pertsonarik ahulenei.
Leihatila bakoitzean, diru-kontu zehatz batzuk baizik ezin dira egin. Beraz, baten batek bi diru-operazio ezberdin egin behar baditu, bi leihatiletara jo behar du, eta bi kola gorde behar.
KUTXABANK harro dago bezeroen zerbitzura dagoelako, bere ustez. Ba, kasu honetan juxtu kontrakoa da. Irtenbidea erraza da: KUTXABANKek lehengo egoerara itzuli behar du. Eta horixe da, hain juxtu, eskatzen duguna.
Sorgintxulo auzo elkartea (Javier Doval Berasategi)
Goiz Eguzki jubilatuen etxea (Francisco Goya Zubeldia)
Kaleratzeak Stop Desahucios (Pedro Herrero Alvarez)
Pausoka (Maite Ederra Requejo Castro)
Aurrera (Izaskun Egiguren Rekalde)
Hernades (Matias Holgado Santos)
Koxka desgaitasuna duten pertsonen elkartea (Kike Parra Gonzalez)
AMHER Hernaniko Elkarte Multikulturala (Tomas Elorza Ugarte)