Bada garaia

Erabiltzailearen aurpegia Paco Goya Zubeldia 2015ko urt. 2a, 01:00

Bada garaia Plaza Berriko erlojua martxan jartzeko, Kutxabank bezalako entitateren batek  (erlojua jarri zuena eta bere jabe ohia) edo Udalak berak, paseatzen edo tertulian  aritzen garenon erreferentzia delako, eta baita beste askorena ere. Bere kanpaikadekin, gogoratzen digu zein eginbehar edo ekintza dauzkagun une bakoitzean.
Horren inguruko komentarioen arabera, badirudi Kutxabankek, erlojuaren jabeak edo, behintzat, garai batean bazenak, ez daukala martxan jartzeko asmorik. Bere ekonomia jipoituagatik izango ote?
Kontua da, pena dela gure eguneroko elkarbizitzako baloreak galtzen joatea. Gutxienez, gogoratu dezagun gure denbora aurrera doala, gure belarrientzako kanpaikada alai, gozo eta atsegin batzuekin, ezta?
Bitxia da, orduen erreferentziarik gabe hainbeste denbora eman ondoren, nola jarraitzen dugun lepoa flexionatzen martxan ez dagoen erlojuari begiratzeko, ordua ikusteko esperantzaz.
Espero dut komentario hau aurrekontu eskuzabalen batean eroriko dela, eta bere aportazioarekin, parte hartuko duela erlojuak berriro ordua erakusteko, eta herriari bere soinu melodikoa eskaintzeko.  
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!