Nekagarria

Erabiltzailearen aurpegia ion azpiazu goñi 2014ko abe. 27a, 01:00

Honi eta beste komunikabide batzuei eskerrak eman nahi dizkiet, Hernaniko Kax­koko KALEKO ZARATA dela eta, jaso dugun babesagatik. Onartu beharra daukat pasa dela denbora de­nun­­tziatzen hasi nintzenetik, komunikabide honetan eta beste batzuetan, nere izenean edota presidente naizen bizilagunen komunitatearenean, Andrekaleko goiko zonaldeko (lehen Kar­daberaz) bizilagunek asteburuetan sufritu behar izaten dugun kalbarioa. Batez ere, larunbat gauetan.

Denuntzia horiek erre­pi­ka­­tzeak nekagarri egiten gaituela ematen du. Ziur esan dezaket ez dela ezer kaleko zarata eta desordenarekin alderatuta; afalondoren has­ten da, eta goizeko laurak edo bostak arte luzatzen da, aurreko larunbatean, aste batean eta hurrengoan, urtero, eta duela urte askotatik. Iskanbila errepikatu eta ne­ka­garri hori da benetan oreka puska­tzen duena di­bertsioaren eta atsedenaren artean, Txotx faltsuaren gu­nea deitzen diogun honetan.
Ze ederra izango litzatekeen bisita­tzen gaituzten gazteek gu ulertzea eta gure etxean atseden hartu nahi dugunok errespetatzea, guk beraien diber­tsiorako desioa errespetatzen du­gun mo­duan. Ez diogu denuntziak jartzeari utziko lo egin nahi dugunon errespetua lortu arte. Argi dago desio dugun diber­tsioaren eta atsedenaren arteko oreka ez dugula puskatzen ohean gaudenok.
Animo gazteak, denon artean lortuko dugu eta! Kaxko bizirik, gabean kalean ixilik.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!