Ereñotzuko auzotarrei:

Erabiltzailearen aurpegia Izaskun Bengoetxea Uitzi Gabonetako Helduen Taldea Olak 2014ko abe. 23a, 01:00

Urte asko igaro dira Eguberri bezperan abestera ateratzen hasi ginenetik. Ordubiak aldera gelditu, Irrintzin ka­fea har­tu eta martxan jar­tzen ginen.
Pagoagatik hasi eta bailaran behera auzoa zeharka­tzen genuen. Gure bozinak eta txistuak sumatu orduko ateak zabaltzen zenituzten gure abes­tiak entzuteko. Biz­pahiru kanta abestu eta zuen borondatea jasota abiatzen ginen “Mila esker! Datorren urtera arte!!” esanaz.
Erabakia hartzea ez da erraza izan, baina gure pen­tsamenduetan bueltaka izan dugun ideiari heltzeko ordua iritsi da. Arrazoi batzuengatik edo besteengatik urteak pasa ahala zailagoa egin zai­gu Gabonetako taldea osa­tzea.
Horregatik aurten ez dituzue gure bozinak, txistuak eta ahotsak entzungo. Gabo­netako helduen taldea ez da aterako.
Lerro hauen bidez urte guzti hauetan zuen borondatea erakutsi diguzuen guztioi gure esker ona adierazi nahi dizuegu.
Diruz lagundu duzuenak, Olazar eta Ugaldetxon hartutako kafea eta gailetak, Txa­bo­lategiko ardoa eta gozoak, Julenen etxeko bajeran dastatutako surtidoak, Lastao­lan Inaxio eta Anak eskain­tzen zizkiguten edari eta polboroiak, Estarloa familiak prestatutako kalamarrak, Iru­biden hartutako ardo eta pintxoak, Fagollagako kroketak, Larrain­go sukaldeko be­rotasunean jandako txistorra eta patata tortilla eta erronda bukatzeko Goiene­txeko txokoan eskaintzen ziguten azken piskolabisa.
GUZTIAGATIK, BIHOTZ-BIHOTZEZ, MILA ESKER!!!
Abesten genuen bezala “ondo banatu da behar zen lekura, auzotik falta ziren anaien etxera”
EGUBERRI ON!! Eta ikusi arte.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!