Podemos

Erabiltzailearen aurpegia Joan Sanchez Bolet 2014ko abe. 3a, 01:00

Democracia Real Ya (DRY) alderdiaren hasierako helburua izan zen PSOE eta IUren belaunaldi aldaketa izatea. 2011ko M-15eko manifestazioa deitu zuenean, ez zituen pen­tsatu, ezta planeatu ere, ondoren gertatu zirenak: hiri eta herri guztietako plazen okupazio sozialak, mugimendu asanbleario, autogestionatu eta autonomoak.
Gertaerek gainezka egin zioten DRYri. Ahuldade hori aprobetxatzen dute alderdi mota guztiek direkzionismoa sortu eta mugimendua kontrolatzeko. 2012ko udan, mu­gimendu sozial espontaneo bat sortu eta zabaldu zen, M-25-S, aurreko M-15ak izandako “akats libertariorik” ga­bea; hau da, asanblearioa, au­togestionatua, indepen­den­tzia politikoa... DRYk di­seinatu zuen ezkerreko kapitalismoaren alderdi be­rri bat sortzea, baina aurrekoen “akatsek” eragotzi egin zioten. “Hartu Kongresua” bezalako manifestazio haundiak besterik ez zituen proposatu.
2013an, modu oportunista batean M-15aren urteurrena aprobetxatuta, “Denak elkarrekin” manifestazioa deitu zen, eta Errepublika Islan­diarra hartu zen eredu mitifikatu gisa.
2014an, Europako hauteskundeetan abstentzioa %54,16ko­a izan denean, badirudi Podemos dela, gutxi gorabehera esperotako emai­tzak izan dituena, botoen %3,59arekin bakarrik irabazi duena, dagoeneko desgastatuta dagoen PSOE ordezkatu duen alderdi berria, gorri eta berdearen arteko kapitalismoaren defentsa diskurtsoarekin.
Botereak erabaki du bazela garaia estatuko administra­tzaile gazte eta efizienteago bat jartzeko. Eta hau nahikoa ez bada, botere “gehiago” emango zaizkio Podemosi hu­rrengo hauteskundeak ira­baz ditzan, eta Hirugarren Erre­publika ezarri dadin, or­dainetan Kapitalak irabazi gehiago pilatu ahal izan di­tzan, eta Estatuak, autoritate haundiagoa.
2015erako Podemosek Oi­na­rrizko Errenta ezarri nahi du, Europar Batasunak dagoeneko onartua daukanean. Eu­roparrak lasaiago (erosiak) izateko errenta, “ogia eta zirkoa” klasikoaren bidez.
Laburbilduz, ezer berririk ez eguzkipean. Kapital-Es­tatu enteari gutxi inporta zaio bozkatzen den edo ez; berak jarraitu egingo du goberna­tzen, onean ala txarrean. Eta are gutxiago Kapitalismo globalizatuarekin eta maila haundian zentralizatutako Europar Batasunean.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!