PSOEk 2011n onartu zuenean, Parlamentuan, 135 artikulua erreforma, orain hainbeste zeresan ematen ari dena... Kideekin hitz egiten nuenean, esaten nien aldaketaren kontra nengoela. Gogoratu behar dugu, diputatu sozialistaren batek kontra bozkatu zuela.
Batez ere, 2 konturengatik. Aurrena, ez naiz inoiz izan egoeraren araberako elementuak Konstituzion txertatzearen aldekoa. Bigarrena, aldaketak zoritxarreko bi hitz zeuzkan: zorraren «erabateko lehentasuna».
Aurrenekoari buruz. Uste dut nahikoa zela artikuluaren erredakzio originala, jasotzen zituena administrazioaren gaitasuna zorra hartzeko eta aurrekontuetan sartzeko, ikusita hori garatzen zuen lego organiko bat bazegoela. Komeni da gogoratzea, Zapaterok PIBaren (Barne Produktu Gordina) %70ean utzi zuela zor publikoa, eta orain %100ekoa dela.
Bigarren kontuak kezkatzen nau. Nik, jurista konstituzionalista ez naizela, Zientzia Politikoetako lizentziatu soil bat baizik, zorraren, eskolen, osasungintzaren edo pentsioen artean aukeratu behar badugu, ulertzen dut lehentasun osoz zorra aukeratu behar dugula, derrigor. Eta hori ezkerreko ikuspegi batetik onartezina da.
Esan behar da, halaber, 135aren erreformak gauza onak ere bazituela. Defizit estrukturalaren kontzeptua ezartzen zuen. Alegia, ekonomia ziklikoa denez, krisi uneak eta oparoaldiak daudelarik, sarrerak gutxitzeagatiko zor uneak konpentsatu egin behar direla superabit momentuekin, zeinetan aurreztu egin behar den. Garbi dagoena da, ez daukazunean ezin duzula ordaindu.
Beste gauza bat da 135 artikulua erabiltzea aitzakia gisa, murrizketa basatiak egiteko politika sozialetan. Murrizketak erabaki politikoa dira. Zergatik batean errekortatu eta bestean ez, erabaki politikoa da. Eta erantzukizuna, erabakia hartzen dutenena da.
Beraz, pozten naiz PSOEk zuzenketa egin izanaz, 135 artikuluaren inguruan, onerako bada. Baina kontuz, ez dezagun berriz izorratu, beste erreforma azkar batekin, herritarren iritzia kontutan hartu gabe. Eta bide batez, gizarte eskubideak blindatuko ditugu.