2014ko azaroaren 19an Kronikan argitaratutako gutunean Amonarraiz jaunak ondorengoa idatzi zuen: «hasi dira beharrezko obrak, Hernaniko trafikoan beste aldaketa bat egiteko. Oso esanguratsua da, egin duten aurreneko gauza Txillida kaleko bidegorria ezabatzea izatea, igerileku irekien aurrean. Bilduk 100.000 euro gastatu ditu Elkano kalea eta hilerriaren artekoa egiteko, eta orain igerilekuetakoa txikitu du, kale hori bi norabideko errepide bihurtzeko».
Amonarraiz jaunak emandako informazioa ez da zuzena. Ez dakigu gezurra apropos esana den edo ezjakintasunaren eraginez den, baina hirigintzako bulegoan herritar guztion esku, baita bere esku ere dauden planoetan argi ikusten den bezela, Txillida kalean bide gorria egongo da, bi norabideko errepidea eta espaloiarekin batera.
Gutunak kritika politiko moduan erabiltzea egokia izan daiteke baina gezurrak esatea eta herritarrak modu honetara nahastea, ez da gardena, ez zintzoa, ez etikoa ezta efizientea ere.
Hau dela eta, Amonarraiz jaunari, idatzitakoa zuzentzeko eskatzen diogu.