Zer egin dugu hau merezi izateko?

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonrraiz Gómez EAJko bozeramailea 2014ko aza. 19a, 01:00


Hasi dira beharrezko obrak, Hernaniko trafikoan beste aldaketa bat egiteko. Oso esanguratsua da, egin duten aurreneko gauza Txillida kaleko bidegorria ezaba­tzea izatea, igerileku irekien aurrean. Bilduk 100.000 euro gastatu ditu Elkano kalea eta hilerriaren artekoa egiteko, eta orain igerilekuetakoa txikitu du, kale hori bi norabideko errepide bihurtzeko.
Trafikoko aldaketa hau, herritarren parte hartzearen emaitza da, edo Ezker Abertzalearen beste kapritxo bat? Badirudi talde honetako arduradunek bere marka utzi behar dutela herriko trafikoan, gobernatzen duten bakoitzean.
Bilduk ezin zuen ANV baino gutxiago izan, eta beste buelta bat eman diote trafikoari. Eta, aurreko legegintzaldiko hondamendiak aldatu beharrean, eta herritarren planteamenduak ezagutzeko parte hartze prozesu bat martxan jarri ordez, badirudi trafikoa beraien kontua bakarrik dela.
Bestalde, aztertu dut Foru Aldunditik Bilduk egin duen proposamena, herri barruko garraiorako. Eta egia esan, ez dut ulertzen zergatik zigortzen duten Hernani. G-1 linea, Hernani-Donostia Aietetik, orduko 4 autobus izatetik 3 izatera pasako da, Florida auzotik igaroko da eta Donostiara iristeko 30 bat minutu beharko ditu. Hori da Bilduk eskaini dezakeen  onena, Hernanirentzat? Autobus modernoek ezin dute Cuesta de la muerte igo eta zentrotik pasatzea saihestu, orduko autobus bat kendu gabe?
Aurreko legengintzaldialdian, trafikoko aldaketekin, Hernani zigortu zuen ANVko zinegotziren batek, gaur egun Gipuzkoako Foru Aldundiko posturen batean, hain gutxi landutako proposamen hau egin digu.
2015ean iritsiko dira gardentasuna, zintzotasuna, legaltasuna, etika eta efizientzia.
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!