Kemen (Kirol egokituaren Gipuzkoako elkartea) eta Koxka elkarteak antolatu dute Boccia ikastaroa. Ikastaro egunak: azaroaren 19 eta 20; ordua: 18:00etatik 20:00etara. Tolkia: Biteri. Ikastaroa irekia da. Baina, batik bat zuzendua dago honako pertsona hauentzat: irakasle, errehabilitadore, aisialdi eta kirol begirale, entrenatzaile, eta borondatez lan egiten duten pertsonentzat (dela eguneko zentroetan, dela egoitzetan, dela jubilatu etxeetan, dela zaharrekin edo ezgaitasunen bat dutenekin).
Ikastaroa debaldekoa da. Aski da Kemen elkartean izena ematea Kemen (kemen@kemen.org), Rafa (619120383), edo Koxka elkartean (koxka-elkartea@hotmail.es).
Boccia da kirol egokitu bat, petankaren antzekoa. Grezia zaharrean aritzen ziren kirol horretan. Norwegian, Suedian eta inguruetan berreskuratu zuten Boccia, 70ko hamarkadan. Bereziki egokia da desgaitasun fisikoren bat duten pertsonentzat.
Boccia da kirol bat, indarra neurriz eta zuzen kontrolatzeko. Jokatu daiteke banaka, bikoteka edo taldeka. Jokatzeko arauak nazioartekoak dira.
Boccia jokatu daiteke baita gela barruan ere, ikastoletan, eguneko zentroetan, hirugarren adineko egoitzetan, ospitaletan, kiroldegietan... Edonork jokatu dezake. Ez du axolarik zer nolako egoera fisiko edo psikikoa duen pertsonak, ezta zenbat urte dituen ere.
Boccian jokatzeko, soilik behar izaten da zoru leun bat, 12,30 luze eta 6 metro zabalekoa, eta 6 bola gorri, 6 urdin eta bola zuri bat.