Zalapartaren kontrako nere ekintzengatik jasotako babesa eskertu nahi dut.
Kronika eta Diario Vasco egunkariekin hasiko naiz, urriaren 13ko nere artikulua argitaratzeagatik, Kardaberazeko zalapartaren ingurukoa. Gainera, artikulua interneten argitaratu dutelako.
Eta bukatzeko, Maialen, Mertxe, Antxon, Emilio, Iker, Javi, Mitxel, Unai eta beste hainbeste isilpeko, eta lan honekin jarraitzera animatu nautenak, Txotxaren aldeko kultura txalotzeagatik eta Kaxkoko Txotx Faltsua denuntziatzeagatik.
Ba al zenekien Hernanin, etxe barruan eta egunean zehar txakur batek zaunka egiten badu eta bizilagunen batek denuntziatzen bazaitu, udaletxeak zigortu egiten zaituela? Esan didatenaren arabera, 70 euro, txakurreko. Karabelen, horrelako denuntzia bat zela eta, hiru txakurren jabeek hiru aldiz ordaindu behar izan zuten kopuru hori.
Paradoja moduan, Urumea, Kardaberaz, Andrekale edo dena delako kale honetan denuntziatzen badituzu desordena eta gauetako zalaparta, edo zarataren inguruko arauak ez betetzea, edo tabernetako ateak, gauza arraroen kontsumoa, deskantsuaren eta dibertsioaren arteko oreka falta, esaten dizute EZ DAGOELA DIRURIK ETA EGOERA NORMALA DELA. HAU DELA HERNANI.
Baina hau ez dizute esaten txotxera etortzen diren bizkaitar, arabar edo frantsesek bakarrik; udaltzainen batek esaten dizu, eta lasai-lasai, gainera.
Ba al zenekin inor baino beranduago etxeratzen den Europako herrialdea garela? Gure bizilagunek, Iparraldeko edo Baiona aldekoek, edozein egunetan kaleak hustu egiten dituzte arratsaldeko zazpietan, eta ez dute arazorik izaten hurrengo egunean goiz jaikitzeko.
Hernanin, gastronomia eta alkohol kutsuko mobilizazio masiboek mota guztietako gehiegikeriak izaten dituzte ondorio: zarata, zikinkeria, drogak, herritarren segurtasun eza. Alde Zaharrak sufritzen du bereziki, asteburu guztietan, eta batez ere, txotx garaian.
Nik ez dut hau bezalako beste herririk ezagutzen, eta esaten didate NORMALA DELA?
Eskerrak eman ditzagun gure zinegotziek, dagoeneko portaera hauek gizalegearen kontrakotzat jotzen dituztenak, beren hitza bete dezaten eta beste sentsibilitate batzuk kontuan hartu ditzaten, errespetagarriagoak eta kaleko zarata baino arreta haundiagoa merezi dutenak.
Ziur gaude Bilduk Hernanin, zaborrarekin egin duen bezala, deskantsurako eskubidea eta bizilagunen osasuna errespetatzearen alde egingo duela, ezinezkoa baitzaie loak eta zaratak bat egitea. Eta ondorioak sufritzen dituzte.
Eskerrik asko denei.