Eskoziako erreferendumaren ondoren, Kataluniak demokratikoki erabaki nahi du zein erlazio eduki Espainiako eta Europako beste nazio eta herriekin. Gure Esku Dagok antolatutako giza katean, ekainak 8an, izan zen mobilizazio masiboaren ondoren, ilusioz beteta ari gara ekintza berriak antolatzen.
Inposizio antidemokratikoak baztertzeko garaia da; ez ditugu nahi guretzako, ezta besteentzako. Elkarrizketarako garaia da, konpromisoena, gehiengoen adostasunena, eta parte hartzeko aukera ematekoa, bakoitzaren eta taldearen protagonismoarekin.
Erabakitzeko Eskubidea bezelako aldarrikapen garrantzitsu bat, ezin da geratu politiko profesionalen esku. Denok bete dezakegu gure tokia, eta bete behar dugu, gure konpromisoa jarriz.
Ezberdin pentsatu dezakegu gure bizitzako zenbait arlotan, baina Euskal Herriaren Erabakitzeko Eskubidea babesten baduzu, eskubide demokratiko bezela, zure presentzia oso garrantzitsua da larunbat honetan, 11:00etan Zurriolan, Mosaiko erraldoi bat osatzen.
Animatu parte hartzera, eta pasa Andrekale 41 behetik, Hernaniko Gure Esku Dagoren lokaletik.
Zuek bultza gogor hortikan, eta guk hemendikan, usteltzen hasita dago-ta, laister eroriko da.