Zurriolako mosaikoa

Erabiltzailearen aurpegia Txentxo Elizondo Ubiria 2014ko aza. 5a, 01:00

 

Azaroak zortzirako
elkartzeko deialdia
Zurriolako hondartzan
kristoren ekitaldia.

Ekainan giza katea
izan zen zoragarria
orain berriz tokatzen da
egitea marrazkia.

Bost mila lagun inguru
euri edo eguzkia
gorputzean xira eta
eskuetan aterkia
munduak ikusi dezan
zertan den gure herria
mosaikoa izan dadin
benetan ikusgarria.
*(Habanera doinua)

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!