Ba al zenekien, urriaren 4tik 5erako gauean, goizeko 04:00ak paseak zirenean, gazte talde haundi bat (50etik gora ziren) zegoela Kardaberaz 3 eta Kardaberaz 14 portalen artean, nere etxe azpian?
Zalaparta nabaria zen, eta zaila egiten zen lo hartzea. Beste behin, ez zen orekarik egon dibertsioaren eta deskantsuaren artean.
Udaltzaingora deitu nuen egoera egiazta zezaten, eta berehala bi agente agertu ziren, jende artean, nere etxeko portalera.
Minutu gutxira udaltzaingoaren deia jaso nuen, esanez, ez zegoela borrokarik, eta egoera NORMALA zela, taberna edo pubak irekita egon baitaitezke goizeko 04:30ak arte.
Eta nik galdetzen dut, NORMALA? Zerekin alderatuta?
NORMALTZAT hartu behar ote dugun kalean jendeak sortzen duen zalaparta. NORMALA ote den gazte mozkor edo drogatuak ikustea, zalaparta sortzen. NORMALA ote den tabernetako ateak irekita ikustea egungo legedia bete gabe. NORMALA ote den udaltzain kopurua haunditzea, gero, bizi ditugun egoerak NORMALAK direla esateko. NORMALA ote den gazte askok gune honetan bizi nahi ez izatea, umeek ezin izaten dutelako lorik egin asteburu askotan. NORMALA ote den gune honetako biztanleen zahartzea. NORMALA ote den auzo elkarteko presidentea deseroso sentitzea protestak pilatzen ari direlako, eta ez hainbeste, eragiten ez dioten soinuengatik. NORMALA ote den gauetan gure eta herriko ondasunen kontra egitea. NORMALA ote den udaletxetik alkateak adieraztea egoera konpontzeko gogoa, eta promesak egitea; denbora eman beharko da bete daitezen. Orain arte NORMALA da ezer ez aldatzea.
Konponbidea da, besterik gabe ondorengoen erreferentzia edo nahi kontua: 1-gure gonbidatuena, lo egin nahi dugun bizilagunok errespetatuz; 2-tabernena, gu ere bizi garela gogoratuz; 3-gure agintariena, antzeko arazoa duten herri edo guneetan hartu diren konponbideak kopiatuz.
Pixka bat denen aldetik, eta seguru lortuko dugula.