Azken egun hauetan Estatu Islamikoa armadaren erasoa gogortu egin da Mendebaldeko Kurdistanen, Sirian kokatuta dagoen Kobaneko hirian.
Sirian gerra hasi zenetik, kurduak beraien autogobernua eta lurraren auto-defentsa gauzatzen hasi ziren.
Kurduen autogobernuaren oinarriak demokrazia parte-hartzailea, justizia sozialaren aldeko borroka, emakumeen eskubideak, etnia eta erlijio guztien eskubideak bermatzen dituzte.
Kurduek praktikan ekialde hurbilean antolatzeko eta bizitzeko beste eredu bat posible dela erakusten dute.
Eredu hori da Turkia, AEB, EB, Israel eta Arabiar penintsulako estatuek onartu ezin dutena.
Beraiek izan zirelako Estatu Islamikoa sortu eta armatu zutenak, ekialde hurbilean dituzten interes ekonomiko eta geoestrategikoak defendatzeko.
Horregatik estatu hauen hipokresia salatzen dugu, beraien interesen eta ez herrien defentsan daudelako, gatazka hau sortutako milaka errefusatuek laguntzarik jaso ez dutelako. Turkiar gobernuaren jarrera, non eta mugak itxi eta militarizatuz, Kobaneko hiriari laguntza pasatzea galarazten duelarik.
Jarrera honek kurduengan haserrea eragin du eta mobilizazioetan hogeita hamarretik gora hildako egon dira turkiar armadaren errepresioak eraginda eta Semdinli Hernanirekin senidetua dagoen herria militarki okupatu dute.
Guzti honengatik, Hernaniko EH Bilduko udal gobernuak, agurra eta elkartasuna adierazi nahi du herri kurduaren autogobernu eta askatasunaren aldeko borrokan diharduen herri kurduari.