Eskerrik asko, bai, Jongar, Hernaniko Kronikako erredakzioan hasierako urteetan ibili ginenon partez. Hire informatika ezagutzak eta borondateak ez zioken nolanahiko laguntza eman 2000. urtean Kronika jaio berri hari.
Hi, orduan ‘IMI’n henbilen lanean Larramendi kaleko lokalean artean, Udaletxeko Informatika zerbitzuan. Eta Kronikari ere Larramendin egokitu lokala. Eta eskerrak hi heu ere hantxe tokatu hintzela, asko eskatu gabe ere beti laguntzeko prest: heure borondatez, azpiegitura informatiko osoa muntatu higuken, ordenagailuak sarean jarri, webguneko lehen pausoak ematen lagundu, programak instalatu, aberiak…
Ez genian badaezpadako lata ematen: Jongar, korreoa blokeatu zaiguk… Jongar, birusa…, Jongar, etorriko momentu bat?… Bai, heu izan hintzen Hernaniko Kronikaren urte dezentetan informatikari ‘ofiziala’, eta bihotz-bihotzez eskertzen diagu hire prestutasun eta laguntza hura. Eskerrik asko, Jongar uste baino azkarrago utzi gaituken honetan. Muxu handi bana etxekoei.