Batzuek jakingo dezuenez, urte hasieran gazteen diagnosiaren prozesua martxan jarri zuten, gure herriko gazteen egoera eta eskaerak aztertzeko (Aztiker, Hernaniko gazte batzuk eta Hernaniko Udalak).
Jadanik urria iritsi zaigu eta diagnosia amaitutzat emanda dago. Baina prozesuak aurrera jarraitzen du, oraingoan diagnosian lortu ziren ondorioak ekintza bihurtuko ditugu.
Nire ustez, gazteok buruan ditugun aldaketak mahai gainean jartzeko aukera polita da. Askotan ez baitakigu guk ditugun eskaerak adierazteko nora jo beharko genukeen.
Ondorioz, hilaren 10ean, ostiralean, egingo dugun aurkezpenera agertzeko deia luzatzen dizuet. Gu garelako geure herria gaztetu dezakegunak.
Hernaniko gazte guzti-guztientzat irekia.
Gaztetu Hernani!