Aurtengo Elkartasun Jardunaldiak Wukro herriarekin bereziak izan dira. Lehendabiziko aldiz Wukroko herritarrak izan ditugu gurekin, hainbeste urtetan herritarren laguntzarekin martxan den umezurtzen programako 14 haur eta gazteak. Ekintza asko antolatu dira bisitan etorri zaizkigun wukrotarrentzat, gure herria ezagutzeko eta egonaldia atsegina izan zezaten. Hori guztia, jasotako laguntzari esker izan da posible.
Lehenik eta behin, eskerrik asko herritar guztiei, asko izan zarete ekintzetan parte hartu duzuenak, eta asko eta asko izan zarete ekintzetara etortzerik ez, baina babesa eman diguzuenak.
Eskerrik asko, baita ere, egonaldiaren antolaketan lagundu diguzuenoi, lotarako tokia eskainiz eta otorduak emanez: Hernaniko Udala, Hernaniko Ongintza, Lankidetza saila, Oialume taberna, Pedro Mari taberna, Tripontzi jatetxea, Antziola okindegia, Portuko jai batzordea, Jaione kongelatuak, Alkorta harategia, Ezkerro fruituak, Ereñotzuko lagunak...
Ekintzen antolaketan laguntza eman diguzuenak ere ez zaiztuztegu ahaztu nahi: CD Hernani, Ereñotzuko Txirrita Eskola, Olak auzo elkartea, Ereñotzuko Auzo Udala, Larre-Gain sagardotegia, Pelotadenda, Berriak merkatari eta ostalarien elkartea, Txantxangorri elkartea, Biteri kultur etxea, Hernaniko txistulariak, Hernaniko Institutua, Oialume sagardotegia, Donostiako Aquariuma, Vigisa, Divinus katerina, eta hainbat eta hainbat herritar.
5 egun hauetan gurekin izan ditugun Alemat, Amanuel, Feven, Fyori, Hailush, Henery, Ietish, Muliena, Natu, Rufta, Yordanos, Ermias, Muluneh eta Merhawit, oso pozik ibili dira, eta oso oroimen ona eraman dute beraiekin, Abba Melakuren jaioterriaz.
Hernani Wukrorekin GKEren partetik, ESKERRIK ASKO HERNANI!