HERNANIKO KASTA

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz, EAJko bozeramailea 2014ko urr. 4a, 02:00

2003-2007ko legegintzaldian EAJk Hernaniko Gobernu Taldean hartu zuen parte, Osasun eta Gizarte Ongin­tza­rako Udal Patronatua zuzen­tzeko. Gure erronketako bat izan zen herritar eta enpresa guztien galderei erantzutea, garrantziarik eman gabe haien arraza, erlijio, sexu edo JOERA POLITIKOARI.
2007-2011ko legegintzaldian ANVrekin, eta 2011-2015ean Bildurekin, harrituta gelditu nintzen eta gelditu naiz gobernuan dagoen Kasta honek erakutsi duen herritarrenganako pasotismo eta mespretxuarekin.
Kasta deitzen diet ematen duelako hernaniarren eskaera eta galderak ez direla beren kontua. Azkena, atzokoa (irailak 29), baina ez bakarra: PARTE HARTZE batzordean auzo elkarte bateko bozeramaileak azalpenak es­katu zituen, otsailean egindako galderei erantzunik eman ez zaielako. Zazpi hilabete eran­tzunik  gabe. Beste kasu ba­tzuetan, hernaniarrek guri eskatzen digute dokumentazioa, eta ez dugu ulertzen zergatik ez dien dokumentazio hori ematen gobernu taldeak. Dokumentazio publikoa da.
Kastak erabaki zuen eta erabakitzen du Atez Atekoa jarri eta mantentzea, zabor-ontziak kentzea, zakarretara botatzea Atez Atekoaren inguruko galdeketa bat egitea eskatzen zuten 6.000 sinadurak (egun galdeketa eskatzen dute Katalunian edo Euskadin, baina gobernuan daudenean, eta beren tesiek babesik ez jasotzeko arriskua dutenean, tururu), sortzen ari diren zabortegi klandestinoei ez ikusiarena egitea; lau urtetan baino gehiagotan poltsa biodegradableak debekatzea eta orain erabakitzen du erabili daitezkeela... Asko dira jarri ditzakegun adibideak.
Kastak erabaki zuen herriko kaleetako norabideak aldatzea inor entzun gabe, eta orain berriro egingo du. Ez dute nahi Hernanin sar­tzeko aukera egon dadin.
Kasta ongiaren eta gaizkiaren gainetik dago, egiten duten GUZTIA babesten dute (ongi edo gaizki egin) gutxi gorabehera 4.000 botok, 5.000 hernaniar ez dira bozkatzera joaten, eta bi egoera hauei esker beren poltronak ez daude arriskuan.
EAJn lanean jarraituko dugu Hernaniren alde, umiltasunez, errespetuz eta zintzotasunez, eta beti egin izan dugun moduan, zuzeneko harremana eta herritarren parte-har­tzea bultzatuko ditugu.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!