Benicio del Tororen eguna

Erabiltzailearen aurpegia Amaia Garcia 2014ko ira. 27a, 02:00

Donostia saria jaso du Benicio del Toro aktore puertorricarrak. Bere aktore lanaren saria da; hala nola, Traffic eta Che Guevara pelikuletan parte hartu du. Bera­rekin batera Escobar: Paradise Lost pelikula ekarri du. Pablo Escobar politikari eta drogra-trafikatzaile kolonbiarraren inguruko pelikula da. 
Bera kartzelara sartu baino lehenago gertatutakoan zen­tratzen da filma, bere ilobaren mutil lagunaren erlazioan batez ere. Escobarren paperean oso ondo sartu da Del Toro. Agian, batzuek Escobarren bizitzaren zehaztapen gehiago faltan botako dituzte, baina pelikula bizia eta zirraragarria da.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!