Carlos Vermut zuzendari madrildarraren pelikula izan da zinemaldiko ezusteko atsegina. Magical Girl filma hiru pertsonen istorioen nahasketa da. Bakoitzaren erabakiek besteen bizitzan eragina izango dute.
Jose Sacristán, Bárbara Lennie eta Luis Bermejo aktoreak dira pelikula honetako protagonistak. Pelikulak bakoitzaren alde ilunena erakutsiko digu, gizakia zein puntutara iritsi daitekeen erakusten du. Momentuz, Sail Ofizialeko pelikularik onena dela esan daiteke; ikusi egin behar zer iritzi duten epaimahaiko kideek.