Taberna eta pub inguruetako jende pilaketak, eskatu eta gero kalean kontsumituz, eragozpen ugari sortzen dizkiete bizilagunei, deskantsatzen ari direla. Dibertsioa eta atsedenaren arteko oreka hautsi egiten da, eta ez deskantsatzen dutenen aldetik.
Arazoa ez da horrenbeste musikarena, baizik eta jende zaratatsu, eskandaloso eta errespetu gabekoarena. Zarata ez dago soberan, errespetua faltan baizik. Heziketa hobea, udan eta txotx kanpainarekin, oihukatzera eta gaupasa egitera ohitu baikara, ondoko etxean inork lo egingo ez balu bezala, benetan dibertigarria dena guri bakarrik okurrituko balitzaigu bezala, eta kale guztiari jakinarazi.
Konponbidea oso zaila da, beharbada soilik debekua da bidea, denei eta modu askotara eragingo digutenak. Printzipioz, ez dio axola zein den zarataren iturria, taberna edo kanpoko jendea den; kontua da, zona horretan zarataren mugak gainditzen direla, 55 dezibeliokoa egunez eta 45ekoa gauez.
Gehiengo kontua ere ez da. Gehiengoak kontutan hartzen dira errespetuaren barruan, tabernariei, bizilagunei, arauei... Soinu Haundiko Tokia izendatzeak, gehiegizko zarata murrizteko neurriak hartzea dakar. Horien artean daude: ordutegiak murriztea, poliziaren zaintza areagotzea, lizentzia eta baimen gehiago ez ematea, lokaletan soinu-potentzia mugatzea, edo gauean aisialdirako alternatibak sustatzea.
Konpontzen ez bada, urrezko arrautzen oiloa arriskuan egongo da, lizentziak denbora baterako bertan behera uztera iristeraino.
Errespetu pixka bat gehiagorekin, denontzako dago lekua. Hernani Bizirik, kalean eta gabean ixilik.