Amodioa zineman ikusten den gai ohikoenetarikoa da. Amodioa hautsi ere egiten da, eta hori kontatzen saiatu dira Aire Libre pelikulan. Guztia saiakeran geratu da, pelikula jasanezina delako. Ordu terdi irauten duen pelikula luzeegia egiten da, agian istorio hau laburmetrai batean hobeto egongo litzateke.
Amodio istorio batzuk ezinezkoak ere izaten dira batzuetan. Hori kontatzen du Félix et Meira pelikula kanadiarrak. Meira judutarra da, ezkonduta dago eta alaba bat dauka. Bere bizitza hilda egotea bezalakoa da. Felix ezagutzen du eta bere bizitza aldatzen hasiko da. Istorio geldo, polit eta zuzena da, baina ez du ezer berezirik.