Aurtengo zinemaldiko protagonista euskal zinema da. Negociador eta Loreak filmek Zinemaldia astindu dute. Lehenak parreak ekarri ditu, hainbeste dramen artean ongi dator parre pixka bat egitea.
Loreak aldiz, pelikula hunkigarri eta ederra da. Zinemaldia hasi zenetik jende askok erreparatu dio pelikularen kartelari, oso ikusgarria delako. Kartelak pelikularekin bat egiten du. Jon Garañok eta Jose Mari Goenagak batera egiten duten bigarren lana da.
Hildakoen oroimenaren inguruko istorio atsegina da. Hiru emakume, hiru zati eta loreak. Euskal zinemari falta zitzaion sofistikazioa da Loreak.