Giacomo Casanovaren inguruko milaka film egin dira zinemaren historian. Michal Sturmiger zuzendaria Mémoires de Casanova liburuan oinarritu da John Malkovichek antzeztutako pelikula egiteko. Mozarten eta Lorenzo da Ponteren ariak erabili ditu opera zinemara eramateko. Opera zaleentzat aparta da, hain zale ez direnentzat agian luzeegia.
Inmigrazioaren gaia jorratzen du Haemoo pelikulak, Txinatik Koreara joan nahi duten pertsonena zehazki. Istorio gogor baina erreala dakar Shim Sung-bo ren filmak. Benetan gomendagarria.