Sail ofiziala martxan da. True Detective telesailaren antza handia du Isla mínima pelikulak. Alberto Rodriguezek bi detektiberen istorioa kontatzen du pelikulan. Gidoia oso ondo eramana dago, baina telesail estatu batuarrarekin duen antzekotasunak ez dit utzi garbi aztertzen. Silent hear pelikulan, emakume batek bere heriotza noiz izango den erabaki du, eta azken asteburua familia guztiarekin pasatzea erabaki du. Oso istorio gogorra, goizeko ordu horietan ikusteko. Eta hirugarren aukera, François Ozonen Une nouvelle amie. Filmak txunditua utzi du prentsa eta publikoa. Maskorra lortzeko aukera asko ditu pelikulak.