Beti ezin dira pelikula onak ikusi Zinemaldian, eta hain zuzen, hori da Automata pelikularekin gertatu dena. Antonio Banderas da protagonista, baina hori ez da nahikoa pelikula ona izateko. Zientzia-fikziozko pelikula da Gabe Ibañez zuzendariarena. Hiria automatez betea dago, eta beraien eginbeharrak aldatuz dijoaz pelikulak aurrera egin ahala. Momentuz, Zinemaldiko pelikularik okerrena.
Beste aukeretako bat izan da Pasolini. Pelikula hau keinu bat da zuzendari italiarraren zinemari eta bizitzari. Ezezaguna nuen zuzendariaren lana, baina haren inguruan gehiago ikusteko grina sortu zait pelikula ikustean.