Lehen eguna, kokatzeko eguna izaten da Zinemaldian, nahiz eta aurten Donostia Sariko eguna izan. Denzel Washingtonek The Equalizer filma aurkeztu du, mendekuaren inguruko filma. Horrez gain, Cannesen aurkeztu duten Catch me daddy pelikula ikusteko aukera ere izango da. Britainia Handitik dator azken film hau, eta Pakistango neska baten jazarpena da istorioaren muina. Pelikula intentsoa da, hasieratik amaierara arte harrapatzen zaituena. Ez da ordea, prentsaren gustokoa izan, eta neri ere, ez zait askorik gustatu... FIPRESCI ere, aurreneko egunean eman da; Boyhood film estatu batuarrak lortu du aurten sari hau. 12 urteetan zehar grabatutako filma da, bizitza baten istorioa kontatzen duena. Gaur egun edozein zinematan ikus liteke.