Euskal Jaiak berpiztu nahian

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Iglesias Izagirre 2014ko ira. 20a, 02:00

2009an, mendeurrena zela eta, Euskal Jaiak berres­ku­ra­tze­ko asmoa izan zuen Uda­lak. Xabier Iriarte da Euskal Jaiak antolatzen dabile­ne­tako bat eta berak kontatu dizkigu xehetasun gehiago.
1909.urtea zen, eta garai hartan Udalak hamar mila pezeta baino gehiago gas­tatu zituen Euskal Jaiak antolatzen. Orduan, iraila­ren 18tik 22ra ospatu ziren, eta hartan ere ganadu azokak izugarrizko arra­kasta izan zuen.

Garai hartan Udalak hamar mila pezeta baino gehiago gastatu zituen Euskal Jaiak antolatzen.

Orduko haiek izuga­rriz­ko festak izan zirela kon­tatu du Iriartek: «Diputazi­o­ko or­dez­kariak atera ziren des­fi­lean. Oso jai arrakas­ta­tsuak izan ziren eta ekin­tza ugari antolatu ziren: sa­gardo­gin­tza­ri buruzko kon­partsa, mu­sika banda, Do­nostiako Or­feoia, su arti­fi­zia­lak, ze­zen­-suzkoa, ma­kil­dan­tza­ri­ak, irrintzilari txa­pelketa, ber­tsolariak, eus­karaz ira­kur­tzeko eta idazteko ariketak…».
Iriartek azaldu du «gaur egun egiten ditugun Euskal Jaiak 1909an egin zirenetan oinarrituak daude. Gaur egun­­go taldeetara egokitu be­­har izan ditugu ekintzak, baina funtsa, ordukoetan da­go».
Euskal kutsuko fes­tak indartu nahi zirela ai­pa­tu du. Horretarako, he­rriko talde eta elkarteei deialdia egin zitzaien eta ho­rrela an­tolatu ziren 2009ko Euskal Jaiak.
«Le­he­nengo urtean ze­zen suzkoa eta guzti ate­ra zen, eta baita bi karroza ere», esan du.
Arrakasta izan zutela ikusita, hurrengo urtean ere egitea erabaki zuten, eta ordutik urtero antolatu dituzte.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!