Irailaren 7an Udal jolas igerilekuen itxiera dela eta, bertako erabiltzaile garenez, adierazi nahiko genuke igerilekuak hain goiz ixtearen aurrean dugun desadostasuna.
Izan ere, eskola egutegian, irailean zehar lanaldi murriztua dagoela kontuan hartuz, penagarria da instalazio hauetaz denbora gehiagoz gozatzerik ez izatea.
Horrenbestez, eta datorren urteari begira, eskertuko genizueke igerilekuen denboraldia gutxienez astebetez luzatzea eta egiten dizuegun eskaera aintzat hartzea; Urnietan eta Oiartzunen egiten dute dagoeneko.