Egun hauetan galdetu izan didate ea Eskozian zer gertatuko den. Nire erantzuna oso xumea da.
Eskozian gertatuko dena oso gauza xinple eta garrantzitsua da: eskoziar herritarrek zer izan nahi duten erabakiko dute. Eskoziarrene esku dago Britania Handian jarraitzea edo independienteak izatea. Eta hortik aurrera, norberaren idei eta sinpatia politikoen gainetik, txalotu eta onartu egingo da eskoziar herritarren erabakia.
Apasionantea eta miresgarria da guretzat Eskozia bizitzen ari den prozesua. Alde batetik, hor dugu independentziaren inguruan eztabaida sutsu, sakona eta erabat demokratikoa. Hilabete hauetan independentziaren aldeko eta aurkakoek bere argudioak azaldu eta defendatu dituzte, modu indartsu eta bizian, baina aldi berean naturaltasun eta errepetu osoarekin.
Britaniar gobernuaren jarrera ere azpimarratzeko modukoa iruditzen zait. Jakina, britaniar gobernuak independentziaren aurka kanpaina sutsua egin du, baina beti ere, edozein emaitza onartuz; eta ez du errepresioa edo armadaren parte hartzea aipatu ere egin. Zer nahi duzue esatea? Espainiar gobernuaren menpe bizi garenontzat horrelako gauzak harrigarriak dira.
Beste aldetik Eskoziako prozesuak hainbat mitoen erorketa ekarri du: Europako mugak aldatu ezinak direla, autodeterminazio eskubidea ez dela existitzen…eta antzekoak.
Ez da gutxi eskoziar herriak eman diguna. Ez da gutxi ere Katalunia erakusten ari zaiguna. Ez da makala Euskal Herrian zabaltzen ari den mugimendua. Garai interesgarriak datoz.