Trafikoa

Erabiltzailearen aurpegia Andoni Amonarraiz (EAJ) eta Iñaki Arratibel (H1!) 2014ko ira. 14a, 02:00

Bilduk datozen trafiko aldaketak aurkeztu ditu, eta EAJk eta H1!ek gure gaitzespena azaldu nahi dugu. Hernaniko trafikoaren konponbidea etorriko da 2011n Ezker Abertzaleak, egungo Bilduk, egindako aldaketen inguruan hausnartzetik. Tra­fi­koa desastre hutsa dela jakinda ere, ez dira onartzera ausartzen, eta txapuzak proposatzen dituzte.
Hauek dira, oinarrian, proposatu dituzten aldaketak: Latsunbe Auzoko bi kaleak, Ave Maria parkearen aurretik pasatzen dena eta barrukoa, auzoko kirol-gunekoa, norabidez aldatzea. Gainera, azken honetatik bidegorri bat pasako da, eta beraz, dozenaka aparkaleku kenduko dira.
Txillida Pasealekua bi no­ra­bidekoa izango da, eta ho­rrek trafikoa areagotuko du, gune honek hartuko baitu La­tsunbeberri kalea zeharka­tzen duen trafikoa.
Berriro ere, Antziola kalea izango da kaltetuena, trafikoaren zati haundi bat bertara desbideratuko baita.
Azkenik, Elkano-Antziola bidegurutzea kaotikoagoa izan­go da oraindik ere, gune honetako trafikoa arindu be­harrean, gehitu egiten baita berriro, Antziola kalean egongo den trafiko dentsitate haun­diagoren ondorioz.
Aldaketa hauek egiteko arrazoi nagusietako bat da, Luis Intxauspe alkatearen arabera, autobusa Antziola ka­le­tik pasako dela, baina Donos­tiatik datozenak bakarrik. Hi­riburura dijoaztenek egungo bidea egiten jarraituko dute.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!