Asteroko zabor poltsa beltza

Erabiltzailearen aurpegia Mikel Gurutzeaga Zubillaga 2014ko ira. 12a, 02:00


Astero bezela agertu zaigu gure kaleetan zabor poltsa handi eta beltza.
Hernani garbi eta txukun baten alde idazten dut, atez-ate sistemaren eztabaidatik at.
Poltsa hau ateratzearen ardura zuzena duen pertsona edo pertsonen axolagabekeria nabarmena dela irudi­tzen zait, eta bere herrikideekiko batere errespetu gabekoa. Onartzen dut, atez-ateko arauak betetzea ba­tzuentzat zaila izatea. Ez dakit oraingo honetan ho­rrela den. Hala bada, ulertzekoa izango litzateke, baina hobetu liteke egoera. Denok saiatu beharko genuke ahalik eta ondoen arau horiek betetzen, nahiz eta bakoitzaren gustokoak ez izan.
Nire ustez, udaletxeak ere zer edo zer gehiago egin dezake horrelako egoeren aurrean. Ia egunero ager­tzen dira gaizki ateratako poltsak gure kaleetan eta hortxe geratzen dira bizpairu egunetan, gutxienez. Ez dut uste isunak jartzea denik konponbidea, biztanleak zaborren arazoari buruz kon­tzentziatzea eta zaborra ateratzeko erreztasunak ematea baizik.
Denon artean, herri garbiago eta txukunagoa lortu dezakegu. Animo!

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!