Jainkoari eskerrak urte batzuk badauzkagunoi, hauteskunde erreforma honek burura ekartzen digu bizi genuen zerbait: generalisimoaren eta bere kideen diktadura.
Ez dakit kasualitatea den, baina egun botoen %40a (orain arte minoria dena) duen alderdiak gehiengo absolutua izatea proposatzen duten horien aita eta aitonak dira, 40 urtez diktadura horren menpe mantendu gintuztenak.
Erreforma honetan, non geratu dira akordioa eta negoziazioa, demokraziaren oinarri nagusiak? PPk inposizioaren bidea bakarrik ezagutzen du. %50a baldin badauka, rodilloa praktikan jartzen du, eta izango ez duela uste badu, bere rodilloak herria zigortu duelako, legea aldatzen du eta erreforma honekin espekulatzen du, udalerri batzuetako besaulkian mantentzeko eta bere menpe dauden elkarte publiko guztien kontrolarekin jarraitzeko.
PPk herriaren gehiengoa zapaldu nahi badu, agian herriaren beste erantzun bat bilatzen du, bere armategi errepresiogile guztia kalera ateratzeko.
Espero dut PPren proposamena bertan behera geratzea, edo Europak esatea diktadore berri hauei, proposatzen dutena ez dela legezkoa. Demokrazia gehiengo absolutuetan sostengatzen dela (%50+1), eta portzentaia hori lortu daitekeela hautestontzietan lortutako botoekin edo alderdien arteko akordioekin.