Kapitalak inposatzen du garapen eta hazkunde erritmo bat, zeinak gainditu egiten dituen muga finantzarioak, azpiegiturak garatuz eta higiezinen merkatu bat sortuz. Modu horretan, lurra kuadrikulatu egiten dute salgai jartzeko, eta bitartean, plan urbanistikoek kaleak luzatu nahi dituzte eta zerbitzu publikoak haunditu. Ferrokarrilak eta tranbiak aurrena, eta autobusek eta automobilek ondoren, auzo pobreak sortuko dituzte, herriaren eztanda eragingo dutenak, hura zatikatuz.
Prozesu horrek gainditu egingo ditu hasieran harresiz inguratutako herriak, aglomeratu inpertsonal, eten eta deszentratu batean. Berrikuntza teknologikoak ustiatzeko aitzakiarekin, azpiegitura haundiak egiten dira (AHT, autobiak, tunelak, tentsio altuko lineak...). Alegia, autoa eta hormigoia direla bere eboluzioa.
Kotxea bilakatzen da lurraldeko faktore suburbiala eta suntsitzailea. Zirkulazioak eta aparkatzeak, desplazamendu gehiago egitea eskatzen dute. Espazioa kotxearena da, eta gidaria, makina gauzatzearen sinboloa. Autopista eta autobiek lurraldea moldatu eta artikulatu egiten dute, pertsonek erabakitako planifikazio koherente baten gainetik. Konstrukzioaren eta finantzen espekulazioak, bere oinarrian dauka azpiegituren eraikuntza eta finantzaketa, eta presio talde indartsuena da, beste zenbaitekin batera: banaketarena, automobilena, petrokimikoa, elektrikoa, higiezinena...
Makroproiektuek, noski, bere boterea haunditu baino ez dute egin.