Etxetik ateratzen zinen 3garren Barrabilarekin Tilosetara iritsi arte... Bertan pelota atera eta goiz osoa jo eta ke. Bazkaldu eta berriro buelta! Eskuko minak ere etorri ziren! Takuak jartzeko garaia baita ere. Aitarekin kotxean sartu eta zenbat km hara eta hona partiduak jolastera... Geografia holaxe ikasi zenuela uste dugu, eta ez ikastolan!
Zenbat zapatila puskatu! Zenbat eskuko min (bueno zuk gutxio, izan dituzun hatzapar horiekin...).
Ama, galtzak txikiak dauzkat!! Handitu zinen, bai handitu ere!!!
Zenbat txapelketa, e Iñaki? Hernani, Usurbil, Intxaurrondo, Altza, Herri artekoa, Nafarroan ere batzuk...
Gurasoentzat kopak eta txapelak gordetzen nahiko lan!!
Pelotariak amesten duen telefono deia ere iritsi zen: Besagain enpresarekin debuta egiteko aukera!
Hori zan pelotan jokatzea, hori!! Pelota izugarrizko belozidadian ateratzen zitzaizun boleaz eta ezker gantxoz batez ere. Kantxan beroa izan zara, kasta handiko pelotaria, gogorra!!
Kaskagorra hein batean ere, seguraski honek mantendu zaitu urte guzti hauetan punta puntan.
Ile horia gutxitzen joan zaizu. 'Txikiak' ere koxkortzen ari zaizkizu. Gerria goxatzeko ere ukendurik ez dagoeneko... Larunbatean azkenekotako pelotakadak joko dituzu. 22ra beste behin iristeko aurreko kuadroetan xirrikitu guztiak bilatuko dituzu. Eguna bukatzen denean eta argiak itzaltzen direnean, frontoiak berarekin gordeko ditu betirako.