Zaborra Agustinetako sarreran eta Orkolagan

Erabiltzailearen aurpegia Sabina Villar Zabala 2014ko uzt. 21a, 02:00


Bada neska-mutil koadrila bat, arratsalde pasa Zin­koe­nean elkartzen dena; zehazki, Agustinetako sarreran. 20 lagun inguru dira, eta pipak jaten pasatzen dituzte or­duak. Kontua da, pipa azalak eta zorroak lurrera botatzen dituztela, beti. Agustinetara sartu-irtenean ibiltzen garen herritarrentzat arazo bi­hurtzen ari da jokabide hori. Izan ere, pipa azal eta zorroak barrura sartzen dira, haizeak eramanda, edota guk geuk, oin azpian hartuta. Eta ho­rren aurrean zer egin? Erra­tza hartu eta guk garbitu be­har izaten dugu bai Agus­tin­etako sarrera, eta baita kanpoaldean, Zin­koe­nean ber­tan geratzen den zikinkeria.
Eta zabor kontuekin segita, Orkolagan dugun arazoa ere aipatu nahi dut. Bada norbait atez atekoa ondo betetzen ez duena. Hon­dakinez betetako poltsak agertzen dira ia egunero, bereizketarik egin gabe: edalontziak, oilasko hezurrak... auzoko katuentzako pagotxa. 
Udaltzaingoari edo dago­ki­o­nari eskatu nahi diot, me­sedez, zaintzeko, eta ha­lako egoerei soluzioa bilatzeko.

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!