Iñaki Eguren eta Patxi Apezetxeari

Erabiltzailearen aurpegia Euken Garmendia Martinez 2014ko uzt. 4a, 02:00

Demagogia, nolabaiteko bo­­terea lortzeko edota da­goena ez galtzeko erabilitako estrategia bat da. Jen­dar­tearen aurreiri­tziak, emo­­zioak, beldurrak eta itxaropenaz baliatzea ho­rre­la gure alde pertsona gehiago edukiz, gehienetan erretorika eta pro­pa­gan­da­ren bidez erabiltzen dena.
Eta hori da hain zuzen, Hernaniko Txistulari Ban­dak zein Musika Eskolako kide ba­tzuk, ekainak 26 eta 27ko axeridantzan zehar era­kutsi zuten jarrera. De­magogia. Zer esanik ez Kro­nikan uztailaren 2an argitaratutako idatziaz. Lo­tsagarria.
Mila esker hain argigarria izateagatik. Ulertzen dugu ba­pa­tean baztertuak sentitzea ez dela inoren gustoko platera izaten, are gehiago, modu kaxkarrean ematen baldin bada. Amorrua eta kasu batzuetan, fustrazioa ere sortu dezakeela, baina egiari zor, soineko txartel batean sartzen ezbada ere, den dena kontatu beharko zenukete.
Ekainak 24ko gazte axeridantzako antolatzaileak, ha­siera hasieratik beti kontatu izan dugu Hernaniko txistulariekin, nola bestela ba! Eta ze gertatu da orain? Ba... egun berdinetan, bi ordu beranduago, Txistulari Ban­da­ren kon­tzertua dagoela Gudarien Pla­zan, zuentzat ur­te osoko emanaldi kuttunetakoa dena. Beraz, ezin zenuten etorri. Ados. Honeraino dena ulergarria, baina ulergaitza egiten zaiguna zera da, gogo handirik gabeko jardunan ia-ia soluzio bakarra bezala aurkeztea, aurkezten zaiguna... Gure ekintzaren (axeridantza gaztearen) eguna eta orduaren aldaketa gauzatzea. Hau da, gure ekin­tza, 24ko axeridantza gaztea, Txistulari Ban­daren egutegira moldatzea.
Inkisizioa San Joan bezperako Alkelarrean bukatzen da.
Gauz asko esan ditzazkegu, baina ez ditugu bazterrak ge­hiago nahastu nahi. Kon­pondu nahi dugu afera hau, baino printzipio batzuen baitan:
1.- Eskuduntza argipena. Jai Batzordearen erabakia izan da ekintza berri honen eguna eta ordua jartzea, eta ez umeen gurasoena soilik. Edozein aldaketa proposamena egiteko, berau izan beharko luke erabakitze markoa.
2.- Planteatu behar ditugun ekintza berriak, ez dira inoiz planteatuko eragile batzuen agenda disponibilitatearen baitan, herritarren beharretara egokituak direnak baizik.
3.- Gizartea bera ez bada, ondare kulturak ez du jabetza pribaturik.
Duintasunaren izenean, onartzen ez baduzue puntu hauen filosofia, datorren Jai Batzordean zuen dimisio zuzena eskatu degula jakinarazten dizuegu.
Zerbait sinatu aurretik, bi bertsioak jakitea komeni izaten da.

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!