Gaur, lerro hauek idazten ditut, jada egun batzuk karbonera etxea berriz ere okupatua izan dela adierazteko. Karbonera etxea maiatzan desalojatua izan zen Alkain enpresak eta, bide batez, Bostak promotorak behartuta. Harrezkero, berrikuntza proiekturen susmorik ez eta espero zitekeen bezala hutsik jarraitu du. Hainbat eta hainbatetan esan den moduan, etxebizitza eskubide bat da eta ez kapital pilaketaren eta jabetza pribatuaren izenean eman eta kendu daitekeen zerbait. Horregatik, gehiegi luzatu gabe, okupazioaren zilegitasuna aldarrikatzeko eta berriz ere, Karbonerak bizia duela guztioi plazaratzeko idazten dut. Gure espazioak eskuratu eta defenda ditzagun!
Gora okupazioa!
Gora Karbonera bizirik!