Nola janzten ziren euskaldunak ?

Erabiltzailearen aurpegia Idoia Iglesias Izagirre 2014ko eka. 26a, 02:00

Maila sozial guztietako he­rri­tarrak antzera janzten zi­ren. Jantzien kalitateak, apain­durak eta oihal motak e­g­iten zuten bereizketa. G­e­hien erabiltzen ziren ehunak etxean landutako lihoa eta artilea izaten ziren. Zeta, orokorrean, goi mailakoek bakarrik ibiltzen zuten eta hotzetik babesteko larrua erabiltzen zen. Oro­ko­rrean ez ziren asko makilatzen, baina emakumezko aber­atsek koloretea, eta ezpainetakoak erabiltzen zi­tuzten. Urrezko eskumu­tu­rrekoak, eraztunak eta koi­lareak ere aberatsek erabiltzen zituzten. Emaku­mez­ko gehienek soineko sinpleak erabiltzen zituzten gerriko batekin lotuta, orkatilaraino-edo. Motzak erabiltzen zituzten lanerako erosoagoak zirelako.
Jende gehienak larru ile­tsuz egindako abarkak janzten zituzten, eta aberatsek, be­rriz, punta zorrotzeko zapatak. Gizonezkoek ile luzea sorbaldaraino, bizarra eta bibotea zeramaten; emakumezkoek ere ile luze trentzatua. Trentzak emakume bihurtzen zirenean edo ezkontzen zirenean jartzen zituzten. Txano bat gainjantziari itsatsita erabiltzen zuten, bai gizonezkoek zein emakumezkoek.
Gizonezkoek belaunetaraino iristen zen soineko beltza, jipoia, oihalezko gal­tzerdi luzeak eta gainean ar­­tilezko kapusaia erabil­tzen zuten. Orokorrean gizonezkoen jantzia emakumezkoena baino motzagoa zen. Zaldunak eta soldaduak armadurak eta meta­lez­ko sareak erabiltzen zi­tu­zten gorputza estaltzeko.
(Iturria: Hernani Errotzen)

 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!