San Joanetan ateratzen duten konpartsaz gain, urtean zehar ere bestelako ekintzetan parte hartzen dute: «Hilabeteko bigarren larunbatean erromeria antolatzen dugu, eta apirila inguruan Dantzari Festa». Kalez kale kantarin, Euskal Jaietan, San Tomasetan, inauterietan (lehen bi urteetan konpartsa atera zuten -Burdindegiak eta Zapatariak-), Kantaitan, etab. ere ateratzen direla gaineratu dute.
Datozen urteei begira, herritik kanpo emanaldiak egingo dituztela adierazi dute, izan ere, «2016an Argentinara, Nekotxeara, joateko gonbidapena jaso dugu, eta diru pixka bat ateratzeko asmoz, bestelako jarduerak egingo ditugu, hala nola, taloak saldu, errifak atera…».
Jendea animatu dute taldera hurbiltzeko, talde irekia baitira. Eta San Joanetan ondo pasatzeko esanez amaitu dute.