Ez gezurrari. Ez zabor turismoari. Ez neurri gabeko isunei. Ez beldurraren inperioari. Ez prepotentziari. Ez diru publikoa xahutzeari. Ez geldirik egoteari. Ez alderdi bakarreko zinegotziek kontrolatutako txiringitoei. Ez gure kobazulo eta harrobiak zabortegi bihurtzeari. Ez Atez Atekoari.
Bai oinarritik hondakin gutxiago sortzeari. Bai berziklatzeari eta bai berrerabiltzeari. Bai konpostatzeari. Bai herritarrak kontzientziatzeari. Bai egiari. Bai giza baliabideak eta diruak ondo kudeatzeari. Bai herriari entzuteari. Bai aurrerapenari eta modernizazioari. Bai bosgarren kontenedoreari.
Beti; edozein herritarrek edo edozein giza taldek, kultur taldek, kirol taldek edo alderdi politikok proposatzen badu aurrera egiteko zerbait, EAJ-PNVk Bai esango du. Proposamenak atzerakoiak badira, Ez esango du.
Espero dut inork ez izatea zalantzarik eta inork ez herritarrei zalantzarik sartu nahi izatea EAJ-PNVk pentsatzen duenari buruz.
Azkenik, kontu bat aipatu nahi nuke. Alderdi politiko batek gehiengo osoa daukanean, garbi ikusten da bere jarrera TOtalitarioa den edo partehartzailea den, eta hori demostratzen dute oposizioarekiko duen jarrerak eta beste hainbat gauzek. Beste alderdiekin hitz egiten ez badu eta soilik bere planteamenduek balio badute, hori da alderdi TO........ bat, horixe. Adibideak dezente dauzkagu, Hernanin eta Gipuzkoan. Eta bide beretik esan nahi nuke, kontrako kasua gertatzen denean, alegia, oposizioa denean gehiengo osoa daukana, eta beste alderdien artean erabaki bat adostera iristen badira, minorian gobernatzen ari den alderdiak erabaki hori betetzea da DEmokrazia eta ez betetzea TO....... Denok dakigu zeri buruz ari naizen.