Lehengo igandekoa izugarria izan zen. Benetan, hunkigarria: hainbeste jende, giroa, ilusioa... Horregatik, antolatzaileei eskerrak eman nahi dizkiet, izugarrizko lana egin zutelako, eta guztia oso ondo antolatua zegoelako.
Goizean, autbous geltokian, gosaltzen eman ziguten. Etxarrenera iristean ere bai. Hara iristean, karreteran non eta nola jarri behar genuen azaldu ziguten. Eta hara! Bat-batean, txistua! Axeri dantza jotzen! Oso polita izan zen. Bestalde, zanpantzarrak ere bazebiltzan. Oso emozionantea zen dena.
Baina bereziki, jendea ikustea izan zen polita. Hainbeste jende, kolore desberdinetakoa, sentsibilitate desberdinetakoa, denak elkartuta han, eskutik helduta... Aiton-amonak etxetik aulkiak ekarrita, gazteak, haur txikiak ere han, egiten zuen beroarekin! Eta antolatzaileak furgonetan ur freskoa banatzen.
Arratsaldean Etxarri Aranazen ere oso ondo pasatu genuen, eta han ere, dena oso ondo antolatuta zegoen. Kaleak beteta zeuden, giroa ikaragarria zen, eta dena errespetuarekin egina.
Ez ahazteko moduko eguna izan zen, historikoa. Horregatik, eskerrak eman nahi dizkiet antolatzaileei egindako lan bikainagatik, eta baita bertan parte hartu zuten pertsona guztiei ere. Poza, emozioa eta ilusioa eman dit parte hartu ahal izanak. Eskerrik asko!