Kristoren gizakatea

Erabiltzailearen aurpegia Txentxo Elizondo Ubiria 2014ko mai. 28a, 02:00

Gure esku ekimenean
kolore askoko jendea
talde anitza osatuz
ari gara gu lanean
Durangotik Iruñera
erronka paregabea
jendez beteko ditugu
kale eta errepideak
Nahiz eta izan oraindik
luzea gure bidea
milaka lagun alkartu
aldarrikatuz idea
guztion eskubidea
denon artean egiñez
kristoren GIZAKATEA    

(Habanera doinua)
 

Kronika egunero, euskaraz eta doan jasotzen segi ahal izateko, Kronikakide gehiago behar dira, eta zer esanik ez, proiektu komunikatibo sendo eta profesional bat garatu nahi badugu.
Egin zaitez KronikaKide!