Iritsi zaigu bai lanean hasteko garaia. Joan den urtean hainbat hilabete pasa genituen "Hernaniko Kirol instalazioen beharrei" buruz eztabaidatzen. Besteen artean, Kiroldegiko Frontoiko grada azpiko zuloa aprobetxatzea eta bertan trinkete antzeko frontoi txiki bat egitearen apustua aurrera atera zen.
Apustua diogu, guzti hori egin ahal izateko denon laguntza, hau da, auzolanean egingo zenaren ideia atera baitzen. Hori horrela, iritsi da ba egun hori. Hasierako lana materiala mugitzea izango da. Geroago, eta horretarako, igeltseroren bat beharko da, frontoia egiten hastea izango da.
Beraz, hitzordua, maiatzaren 31, goizeko 09:00etan Kiroldegiko beheko sarreran da. Animatu eta han espero zaitugu.